2 urte aurki
Aupa lagun! Aspaldian isilik somatuko gintuzun arren, indartsu gabiltz eszenatokietatik at egin behar diren zenbait gauzekin. Aurki gure taldea sortu zela 2 urte izango dira eta horren baitan hainbat sorpresa etorriko zaizkigu. Laister egongo garelakoan!
WEB ORRIA EGUNERATU DUGU
Iepa aspaldiko! Aspaldian ez dugu gure web orrian ezer jarri baina gogoratu beharra dago azkenean Sanagustinen jo genuela hainbeste gogo geneukan kontzertu hura. Web orria zertxobait aldatu eta eguneratu dugu. Kontzertu gehiago aurki ditzakezu AGENDA atalean.
Verräterren urteurrena
Aupa gazte! Ez dakit jakingo duzun baina bihar egingo du Verräter taldeak lehen urteurrena, iaz maiatzaren 23an jo genuen gure lehen kontzertua SATORRAK taldearekin batera. Guk espero ez izan arren badirudi gure kontzertuetara jendea gustora joaten dela eta guk pentsa baino kontzertu gehiago ari gara jotzen eta lotzen. Horrek data berriekin gatozela esan nahi du, joan AGENDA atalera eta ikusi! Gerturatu zaitezte!
ez gara ixilduko
Aupa gazte! Gaur gauean Gatillazorekin eman behar genuen kontzertua bertan behera geratu bada ere hori ez da oztopo bat gu ixiltzeko eta orduan 23:00tatik aurrera MAIN THREAT lagunekin joko dugu kontzertua Sanagustin kulturgunean. Sarrerarik ez da egongo eta beraz ez dakazue aitzakiarik ez azaltzelko!
albiste txarra
Aupa! Dagoenekoz jakingo duzue gaur Gatillazorekin genuen kontzerua
bertan behera geldituko dela, taldekide baten osasun arazoak direla
medio. Animorik beroenak eta azkar sendatu dadila!
Esan beharra dago kontzertu hau ez dela horrela geldituko, EZ GARA IXILDUKO!

DATA BERRI BAT
Iepa! Data berri batekin gatoz, maiatzaren 2an Beasaingo gaztetxean joko dugu WORKOUT, AGAINST YOU eta SUBESTIMADOS taldeekin. Animatu!
KOntzertua txarrantxan
Aupa! Aspaldian ezbehar asko izan ditugu baina badira berri onak ere, hurrengo ostiralean martxoaren 6an Txarrantxa tabernan emango dugu kontzertua Main Threat gure lagunekin batera. Ondo segi!
kontzertua bertan behera
Iepa! Zoritxarrez, 3. aldiz, esku beltza dela eta, gure zestoako kontzertua bertan behera gelditu da hainbat arazorengatik. Egunen batean joko dugulakoan... Agur
DAtorren kontzertuak
Iepa! Alde batetik, aurreko mezuan esan bezala ezin izango dugu Zestoan Baserriko Ollaxkue Labien taldearekin jo eta beraien ordez OldBridge taldeak joko du. Beraz espero dugu ostiralean bertan ikustea.
Beste aldetik, larunbatean ikasle eguna ospatuko da Azpeitian eta bertan izango gara The New Brigade ta Northern Pride taldeekin batera. Hemen utziko dizuegu kartela:

Aupa! Datorren ostiralean Zestoako Gaztetxean jo behar genuen Baserriko Ollaxkue Labien taldearekin batera baina talde honetako kide baten osasun arazoak direla eta ezin izango dute jo. Beraz, ez dakigu gure kontzertua ere bertan behera geldituko ote den... Jakin ahala esango dizuegu! Besterik gabe, azkar sendatzea opa diogu taldekideok!
VERRÄTER FACEBOOKEAN ERE BAI
Aupa gazte! Orain facebookean ere aurki gaitzakezu joan goiko ikurrera eta egin klik bertan!
ESKERRIKASKO ZUMAIA
Larunbatean zumaiako gaztetxean jo genuen urteko lehen kontzertua eta oso gustura jo gainera! Taldea guztiz eraberrituta eta indarrez beteta dagoela ikusi genuen. Guzti honen ondoren eskerrak zumaiako ikasle taldeari etxean bezala tratatzearren, aupa zuek!
Eta ADI laister azpeitian izango baitugu ikasle eguna eta bertara gerturatzeko gonbitea luzatzen dizuegu!

Zenbait ekintza
Aupa!
Urtea ondo hasteko aste honetan dauzkagun pare bat ekintza azalduko dizkizuegu.
Alde batetik ostiralean, urtarrilaren 30ean, Azpeitiko gaztelekuan izango gara Belar txarrak, Skandalue eta Egurra ta kitto taldeko kideekin batera gaztelekuak antolatutako merienda txatxaran. Arratsaldeko 17:30etan izango da Azpeitiko gaztelekuan eta gero ensaiatzeko lokala ikusteko aukera izango duzue. Bertara animatzeko gonbita egiten dizuegu nahi dituzuen galdera guztiak egin eta gurekin egoteko. Bukatzeko, eskerrik beroenak azpeitiko gaztelekuari horrelako aukera bat ematearren, eta gurekin gogoraraztearren.
Beste alde batetik esan beharra dago hurrengo egunean, larunbata alegia, Zumaiako Gaztetxean kontzertua joko dugula. Bertan 2015eko ikasle eguna ospatutako da eta THE NEW BRIGADE eta SKALEAK taldeekin jotzeko aukera paregabea izango dugu. Horretaz gain Verräter taldeak eskerrak ematen dizkio kontzertu hori aurrera eramatea posible egin duten guztiei eta aipatu behar dugu oso gustora sentitzen garela horrelako egun batean jotzeaz. Amaitzeko Zumaiako ikasle taldeak egin duen lan guztia goraipatzen dugu, horrela segi! Hona hemen larunbateko egitaraua:
- 19:00etan poteoa
- 21:00etan luntxa gaztetxean
- 22:30etan kontzertuak: THE NEW BRIGADE + VERRÄTER + SKALEAK
LUNTXA + KONTZERTUAK 3€ BAKARRIK!!! AZALDU!!!

Taldekide berria!
Kaixo!
Azken hilabeteetan kontzerturik ez dugula eman ohartuta egongo zarete baina ez pentsa gauza berririk pasatu ez denik azken hilabeteotan. Gure musikaz barneko indar hau ateratzea izan da beti gure asmoa eta hasieran gustura egin arren konturatzen haziak ginen zerbait falta zela, indar puntu hori falta zitzaigula. Beraz, gitarra bat nahikoa ez zela ikusita bigarren gitarra baten bila jo genuen, inor ez genuenez aurkitu gure bateria zen Iratzek hartu zuen gitarra kargua eta bere lekua Hidalgok ordezkatuko du hemendik aurrera. Egun hauek ensaio lokalean igaro eta gero lortu dugu nahi genuena, kontzertuak emateko irrikitan gaude, talde berri eta indartsuago bat eraiki dugu!

AZken kamisetak!!
Aupa gazte!
Oraindik gure kamisetarik ez baduzue erne ibili, azken batzuk geratzen baitzaizkigu! Hona hemen geratzen zaizkigunak:
Tirante beltza L - 1
Tirante txuria L - 1
Tirante beltza M - 1
Manga motz beltza M - 1
Hauetakoren bat zurea izatea nahi baduzu joan DENDA atalera eta egin zure eskaera!
Laister arte!

ALBISTE TXARRA
Iepa!
Ba gaur albiste txar batekin gatoz. Ostiral honetan zestoako gaztetxean jo behar genuen kontzertua bertan behera geratu da taldekide baten istripua dela medio. Animo guztiak berarentzat eta azkar osatu dadila.

DATA BERRIAK
Iepa!
Data berriak daude!! Datorren hilabetean Zestoan pare bat kontzertu emango ditugu! Sar zaitez agenda atalera eta bertan ikusiko duzu! Ondo segi!

kontzertu AKUSTIKOA
Iepa!
Uztaila osoa gure lokal berrian ensaiatzen ibili eta gero sorpresa batekin gatoz. Verräterrek kontzertu akustikoa emango du zestoako garagardo festan. Hainbat bertsio ezagun joko ditugu eta giro polita egongo da. Laister data gehiago!

UZTAILA
Iepa gazte!
Jada gure lehen 3 kontziertuak emanda atsedenaldi bat hartzea pentsatu dugu taldekideok. Uztailean ez dugu kontzerturik emango, entsegu lokalean sartuta pasako baitugu hila. Sorpresa ugari ditugu zuei kontatzeko. Segi ezazue web orria jarraitzen eta guztia jakingo duzue.